XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BATASUNERA?.

(Olabide'ren goratzarrez).

Euskaltzaindia'ren Ardurapean 1954-garrenean Axular'en GERO argitara eman izan zanean, nere pozak gañezka egin zun.

Laugarren irtenaldia zun idazti orrek: ez bait-dute eusko-idazti guziek orrelako aukera eta zorionik izaten.

Aren orrialdetan murgildu nintzan.

Idaztiaren erdi-alderaño eldu aurretik, arek Idazteunetako une askotxo zerabilzkila ikusi nun.

Guzia amaitu orduko, berriz, Idazteunetatik eratxitako txatal oriek beste euskalariek nola itzultzen zituzten ikasteko gogoa etorri zitzaidan.

Elkarren artean batasun zerbait arki izateaz, atsegiñean igeri egingo nun.

Eztirik gozoena miazkatuz nenbilken.

Lan aunditxoa artu nun.

Geroagoko batean, OLABIDE'k itzulitako zenbait puxka ere nere begien aurrera agertu zitzaizkidan.

Eta, Axular'ek eta Olabide'k une oriek nola ote-zituzten elkarrean berdindu edo ikusi nai izan nun.

Asi nintzalarik, lenbizi Axular'en 129-garren orrialdera etorri nintzan.

Bañan, or Ephes. 9 diona, lantxoa artuz egiztatu bear izan nun.

Beraz, Olabide erabiliz Ep. 5, 27-garrenean aurkitu nun billa nenbilkiona: auxe, aratz agererazteko, iñolako orban, zimur....

Axular'ek ez du beti Idazteuna itzultzen, berortan dionaren mamia damaigu soilik.

Ez-bide zun aukerako eusko-itzulpenik eskuartean izan.

Ba-nindoan aurrera, eta 135-garren orrialdekoa ere ikusi nai izan nun: onela dion ua Math. 14.

Emen ere, orriak batera eta bestera irauli bear Olabide'renean.

Noizpait idoro nun: Mt. 24, 20, diolarik: Otoi egizute, beraz, zuen igesa neguan edo larunbatean gerta ez dedin.

Oraingoan Axular'ek ere itzuli digu, onela: Egizue otoitz eztadilla zuen ihesa gerta neguan edo larunbatean.

Idazle bikain biak alde aundirik gabe dabiltz.

Urrengo ekiñaldian ez nuen izerdi gutxigo atera bear izan.